Ekonomia -
Lan istripua
Hiru langile zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita
Arandoñotorre kaleko obra batean gertatu da istripua, 12:00ak aldera. Langileetako bi, 26 eta 48 urtekoak, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, eta larrienak, 44 urtekoak, Gurutzetako ospitalera.
EITB MEDIA
Lan istripu larria gertatu da gaur, astelehenarekin, Durangon. Ezbeharrean 26, 44 eta 48 urteko hiru lagun zauritu dira, aldamio batetik erorita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Arandoñotorre kaleko obra batean gertatu da istripua, 12:00ak aldera. Itxura denez, aldamioa mugitu egin da, eta hiru langileak hiru metroko altueratik jausi dira.
Suhiltzaileak bertaratu dira, erreskatean laguntzeko. Langileetako bi, 26 eta 48 urtekoak, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, eta larrienak, 44 urtekoak, Gurutzetako ospitalera.