Gizartea -
Gertaera
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Bilbon, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ostean
Sutea 04:30ean hasi da, Artazubekoa kaleko etxebizitza-eraikin batean. Suhiltzaileek eraikinaren beheko eta lehenengo solairua ebakuatu dituzte. Guztira, bederatzi auzokide artatu behar izan dituzte, kea arnastegatik ondoezik sentitu ostean.
EITB MEDIA
Bederatzi pertsona artatu behar izan dituzte Bilbon, eta horietatik bi ospitalera eraman dituzte, goizalde honetan etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastuta.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 04:30ean hasi da, Artazubekoa kaleko etxebizitza-eraikin batean, berogailu elektriko batek su hartu duenean. Bederatzi auzokide artatu behar izan dituzte, kea arnastegatik ondoezik sentitu ostean, eta horietatik bi ospitalera eraman dituzte.
Suhiltzaileek eraikinaren beheko eta lehenengo solairua ebakuatu dituzte, eta laster sugarrak kontrolpean hartu dituzte.