Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Itzulia 2023, mugikortasunari buruzko ikerketa EAEn eta greba Nafarroako Hezkuntzan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Vingegaard, iazko Itzulian. Argazkia: EFE
Vingegaard, iazko Itzulian
Vingegaard, iazko Itzulian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Itzulia 2023: Itzulia 2023 txirrindularitza probaren irteera ofiziala, 13:00etan, Gateizko Ama Zuriaren plazatik. Bertan izango da, besteak beste, Gorka Urtaran, Arabako hiriburuko alkatea.

- Mugikortasunari buruzko ikerketa EAEn: Euskadiko Mugikortasunari buruzko Ikerketa emango du ezagutzera Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraio sailburuak. 10:00etan Jaurlaritzaren Bilboko egoitza nagusian izango da aurkezpena.

- Greba Nafarroako Hezkuntzan: Grebara deituak daude gaur Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 10.000 langileak. LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek ikasturte honetan deitutako bigarren mobilizazioa da. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken orduko kirol-albisteak Euskal Herriko Itzulia Politika albisteak Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024