Gizartea -
Trafikoa
Motorzale bat hil da erdibitzailearen aurka talka eginda Basaurin
Gizonezkoaren motorrak errepidearen erdibitzailearen kontra talka egin du, eta lurrera erori da. Motorzalea bertan hil da.
Erredakzioa
46 urteko motorzale bat hil da larunbat honetako arratsaldeko lehen orduetan Basaurin izandako trafiko-istripu batean. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, motorzaleak, Arrigorriagako auzokideak, erdibitzailearen kontra talka egin, eta motorratik erori da.
Erorketaren ondorioz gizonezkoak zauri larriak jaso ditu, eta ondorioz, bertan hil da. Lekura bertaratu diren medikuek heriotza baieztatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea