Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, arma zuri batekin semea erasotzeagatik

Joan den igandean izan zen erasoa. Ordutik, biktima Txagorritxuko Ospitalean dago ingresatuta, ZIU unitatean, baina haren bizitza ez dago arriskuan.

Txagorritxu Ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Txagorritxu Ospitalea, artxiboko irudi batean.
Txagorritxu Ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, arma zuri batekin semea arasotzeagatik eta zauriak eragiteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, joan den igandean izan zen erasoa, 17:00ak aldera.

Biktima Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten, eta han dago ingresatuta, Zaintza Intentsiboen Unitatean (ZIU). Haren bizitza ez dago arriskuan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Txagorritxu Ospitalea