Gizartea -

Lillen

Bi lagun hil dira eta 5 zauritu diskoteka bateko tiroketan, Frantzian

Tiroketa gertatu baino ordu batzuk lehenago, diskotekako atezainak ustezko erasotzaileari bertara sartzea eragotzi dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun hil dira eta beste bost pertsona zauritu dira Lilleko diskoteka bateko tiroketa batean, Frantziako ipar-ekialdean.

Hildakoak "Theatro" diskotekako arropategiko langile bat eta bezero bat dira.

Tiroketa gertatu baino ordu batzuk lehenago, diskotekako atezainak ustezko erasotzaileari bertara sartzea eragotzi dio, baina ordu batzuk geroago, arma batekin itzuli eta tiroka hasi da. Poliziak jada ezagutzen omen du, baina oraindik ez dute aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea