Gizartea -

Iruzurraren aurkako operazioa

Langabezia kobratzeko iruzur egiteagatik, 150 lagun atxilotu dituzte

Gainera, beste 227 lagun inputatu dituzte langile gisa gezurrezko altak ematen zituen sare bateko kide izateagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 150 lagun atxilotu eta beste 277 inputatu ditu iruzur egiten zuten 30 enpresek osatutako sare batean parte hartzeagatik. Langile gisa gezurrezko altak ematen zituzten eta era honetan, 400 lagunek baino gehiagok (gehienak Katalunian bizi diren marokoarrak) euren egoera erregularizatu eta langabezia kobratu ahal izan dute.

Polizia Nazionalak burutu du operazioa eta atxiloketak Bartzelonan, Tarragonan, Gironan eta Jaenen egin dira.

300 eta 500 euroren truke, langile gisa alta ematen zuten inplikatuek, eta gezurrezko lanaldi horri esker, egoera erregularizatu eta langabeziagatik kobratzen den diru-laguntza jasotzen zuten.

Denera, 2.667.000 euro jaso zituzten Enplegu Zerbitzu Publikotik. Baina, iruzurra handiagoa da, izan ere, enpresa horiek zituzten zorrak gehitu behar zaizkio, 4.525.000 euro, seguruengatik kotizatzeko beharra ekiditen baitzuten.

Sarean, gainera, kontratu horiek kudeatzeko profesionalak zeuden, eta nominak eta enpresa ziurtagiriak faltsutzen zituzten.

Enpresa horiek eratzeko orduan, batez ere eraikuntzan eta lorezaintzan jarduten zutela esaten zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea