Gizartea -
Sevillan
Punturik gabe autoeskolan klaseak emateagatik, irakaslea atxilotu dute
Gidatzeko baimenik gabe zegoen irakaslea puntu guztiak galtzeagatik. Iruzur egiteagatik eta bide-segurtasunaren aurkako delituagatik atxilotu dute.
Erredakzioa
Sevillako Trafiko saileko Guardia Zibilak autoeskolako irakasle bat atxilotu du iruzur egiteagatik eta bide-segurtasunaren aurkako delituagatik, izan ere, ikasle baten dirua hartzea eta gidabaimenik gabe hainbat kotxe gidatzea egozten diote.
Bormujos herriko autoeskola bateko ikasle batek salaketa jarri zuenean hasi zen ikerketa. Klaseak emateagatik irakasle bati ordaindu, baina hau punturik gabe zegoela salatu zuen.
Beste ikasle batek ere aurretik salaketa jarri zuen irakasle horren aurka.
Irakasleari, J.Ll. P., behin-behinekoz gidabaimena kendu zioten puntu guztiak galtzeagatik.
Hala ere, klaseak ematen jarraitu zuela konturatu ziren. Irakaslea gidabaimena lortzeko proba batera joan denean atxilotu dute, eta iruzur egitea eta bide-segurtasunaren aurkako delitua egozten diote.