Gizartea -

Bera

Gidari bat salatu dute Beran, 149 km/h-ko abiaduran ibiltzeagatik eta metanfetaminak kontsumitzeagatik

Foruzaingoak 1400 euro eta 10 puntu jarri dizkio gidariari. Gainera, gizonak adingabe bat zeraman autoan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gidari bat salatu du Beran (Nafarroa), 149 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik 90 km/h-ko mugako errepide batean eta metanfetaminetan positibo emateagatik. Gainera, gizonak adingabe bat zeraman autoan.

Poliziak bere Twitter kontuan jakinarazi duenez, kontrola Aste Santuko trafiko kanpainaren barruan kokatzen da.

Gidariak 400 euro eta 4 puntuko isuna jaso du gehiegizko abiaduragatik, eta 1000 euro eta 6 puntuko beste bat metanfitaminetan positibo emateagatik.

Marihuana eramateagatik ere zigortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak