Gizartea -

Zornotza

Zornotzako kiroldegian martxan diren lanetan kalte handiak eragin dituzte ezezagunek

Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, kiroldegiko atletismo pistan tartan berri bat jartzeko egiten ari diren lanetan egin dituzte kalteak.

Kalteak atletismo-pistako tartanean. @amoretxanoudala
Kalteak atletismo-pistako tartanean. @amoretxanoudala
Kalteak atletismo-pistako tartanean. @amoretxanoudala

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzako Udaltzaingoak ikerketa abiatu du atzo Larreako kiroldegiko obretan kalte handiak eragin zituzten ekintza bandalikoen egileak identifikatzeko.

Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, kiroldegiko atletismo pistan tartan berri bat jartzeko egiten ari diren lanetan gertatu dira kalteak.

Udalak behin eta berriz azaldu duen arren debekatuta dagoela Larreako kanpoko kirol-instalazioak erabiltzea lanak iraun bitartean, kalteak eragin dituzte ezezagunek.

Gorabehera horien ondorioz, atzeratu egingo dira Larreako atletismo-pistako sei kaleak egokitzeko lanak eta ez dira aurreikusitako epean amaituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Zornotza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kiroldegiak albisteak Durangaldea albisteak