Gizartea -

Euromillones zozketa

Pertsona batek milioi bat euro irabazi ditu Elgoibarren, Euromillones zozketari esker

Euromillones zozketa egiten hasi zirenetik, zortzigarrenez egokitu da Gipuzkoan, eta bigarrenez Elgoibarren.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona batek milioi bat euro irabazi ditu Elgoibarren (Gipuzkoa), Euromillones zozketari esker. Txartela BM merkatal-zentroko Rosa Denda Kioskoan saldutako txartel horri esker, pertsona horrek milioi bat euro eskuratu du.  

Zozketa hori egiten hasi zirenetik, zortzigarrenez egokitu da Gipuzkoan, eta bigarrenez Elgoibarren, Rosa Denda Kioskoan, alegia. Gipuzkoako beste hainbat udalerritan ere egokitu da aurretik, hala nola, Zumaian, Getarian, Donostian eta Trintxerpen, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Elgoibar Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria