Gizartea -
Gertakaria
Tiroz hildako bikote baten gorpuak aurkitu dituzte Senperen
Bi pertsona hilda aurkitu dituzte euren etxebizitzan gorputzean tiro bana zutela. Lehen hipotesien arabera, gizonezkoak hil zuen emakumea eta bere buruaz beste egin zuen gero.
Erredakzioa
Frantziako Polizia Senpereko (Lapurdi) gertakari larri bat ikertzen ari da. Bi pertsona hilda aurkitu dituzte euren etxebizitzan gorputzean tiro bana zutela.
42 urteko emakumea eta horren bikotekidea, 85 urteko gizonezkoa, dira hilda agertu direnak.
Ostiral gauean aurkitu zituzten gorpuak, baina atzo arte ez zuten albistearen berri zabaldu. Lehen hipotesien arabera, gizonezkoak hil zuen emakumea, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea