Gizartea -

86 urte zituen

Sanchez Drago idazlea hil da

Eleberrigile eta kazetaria bihotzekoak jota hil da Castilfrio de la Sierran, Sorian.

Fernando Sanchez Drago. Artxiboko argazkia: EFE.
Fernando Sanchez Drago
Fernando Sanchez Drago. Artxiboko argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Sanchez Drago (Madril, 1936) idazlea 86 urte zituela hil da Castilfrio de la Sierran (Soria) duen etxean, bere inguruko iturrien arabera. 

Eleberrigile eta kazetaria bihotzekoak jota hil da. 40 titulu baino gehiagoren egilea zen eta hainbat sari irabazi zituen, tartean Espainiako Literatura Sari Nazionala.

Idazlea, kazetaria, saiakeragilea, literatur kritikaria eta telebistako aurkezlea izateaz gain, Sanchez Drago filologoa zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak