Gizartea -
TRAFIKOA
Amaitu dira auto ilarak AP-8an, Irunen
Arratsalde erdian, 5 kilometroko ilarak sortu dira Baionarantz.
EITB MEDIA
Kamioien joan-etorriak ilara luzeak eragin ditu goizean goizetik 18:00ak arte AP-8 autobidean, Irungo mugan, Baionarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Aste Santuko oporren ostean, kamioi ugari pilatu dira Biriatun, eta, ondorioz, ilara luzeak sortu dira eskuineko erreian.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, 11:00k aldera hasi dira ibilgailuak pilatzen, eta 10 kilometrorainoko ilarak sortu dira eguerdian Baionarantz. Poliki egoera hobetzen joan da, eta 18:00etarako bere onera etorri da zirkulazioa.
Halaber, Nafarroatik Irunera iristeko N-121-A errepidean, hiru kilometroko ilarak sortu dira. 14:30erako, ordea, egoerak hobera egin du puntu horretan.