Gizartea -
Abisu horia
Abisu horia ostegunean, itsasaldeko arriskuagatik
Aktibo egongo da 03:00etatik 21:00etara, nabigaziorako arriskua baitago lehenengo bi milietan. Olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metrokoa izango da, eta mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin.
EITB Media
Ostegunean, apirilaren 13an, abisu horia izango da indarrean 03:00etatik 21:00etara, itsasaldeko arriskuagatik. Nabigaziorako arriskua dago lehen bi milietan.
Denbora horretan, 3,5-4 metroko olatuak egongo dira, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-3 metroko olatuak altxatuko ditu. Olatuen maiztasuna 13-14 segundokoa izango da; azken orduetan, aldiz, 12 segundokoa.
Haizeari dagokionez, mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta 6ko tarteak izango dira; eguerdi partean, indartu eta mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, 5-6ko indarrarekin. Arratsaldean, kostaldean, ipar-mendebaldeko haize-boladak izan daitezke, 80-90 km/h ingurukoak.