Gizartea -

Eguraldi iragarpena

Larunbat euritsuak bidea irekiko dio igande eguzkitsuago bati

Tenperatura jaitsiera dator larunbatean, eta zeruan hodeiak nagusituko dira. Euriak ere bere lekua izango du. Igandean, tenperatua igo egingo da eta hodeiak gutxitzen joango dira, arratsalde eguzkitsuago bat utzita.

Zeru eguzkitsu eta hodeitsua. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta
Zeru eguzkitsu eta hodeitsua. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta
Zeru eguzkitsu eta hodeitsua. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral hodeitsu baten ostean, tenperatura jaitsi egingo da larunbatean. Zeruan hodeiek nagusitzen jarraituko dute eta euria egingo du. Igandean, aldiz, tenperaturek gora egingo dute eta hodeiak desagertzen joango dira.

Larunbatean, tenperatura jaitsi egingo da eta hodeiak eta euria nagusituko dira. Ipar-mendebaldeko haizeak fin joko du; kostaldean eta Ebro ibaiaren ibarrean, aldiz, tarteka gogor ibiliko da. Egunaren amaieran, prezipitazioek behera egingo dute eta ostarte batzuk azalduko dira.

Igandean, tenperaturak gora egingo du eta hodeiak desagertzen joango dira, arratsalde eguzkitsuago bat utzita. Goizean, haizea ahul ibiliko da, baina egunaren bigarren zatian, ipar-ekialdetik joko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea