Gizartea -

2013. urtean

Frantziak homosexualen arteko ezkontzak eta adopzioak legeztatuko ditu

Frantziako lehen ministroak adierazi duenez, 2013ko lehen hiruhilekotik aurrera, bikote "guztiek" ezkontzeko eta umeak adoptatzeko eskubidea izango dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikote homosexualek ezkondu eta umeak adoptatu ahal izango dituzte 2013ko irailaren 1etik aurrera. Jean-Marc Ayrault lehen ministro frantsesak jakinarazi du berria, hau izan baita François Hollandek bere hauteskunde kanpainan egindako promesetako bat.

"2013ko lehen hiruhilekotik aurrera, bikote guztiek ezkontzeko eta umeak adoptatzeko eskubidea izango dute, bazterketarik gabe", esan du lehen ministroak Asanblada Nazionalaren aurrean eginiko agerraldian.

"Gure gizartea aldatzen doa. Bizitzeko ditugun erak eta jarrerak aldatzen ari dira", azaldu du Jean-Marc Ayraultek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea