Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Langabezia datuak, Kontrol saioa Legebiltzarrean eta Giza Eskubideen 20. Zinemaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Lanbide. EFE
Lanbide. EFE
Lanbide. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Langabezia datuak: 2023ko lehen hiruhilekoari dagozkion langabezia datuen berri emango du EUSTATek, Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko azken inkestaren emaitzekin. Azken neurketan, 2022ko 4. hiruhilekoan, % 8,4koa zen EAEko langabezia-tasa

- Kontrol saioa Legebiltzarrean: Kontrolerako osoko bilkura izango da gaur Eusko Legebiltzarrean. Oposizioak, besteak beste, Osakidetzaren egoeraz, etxebizitza lege berriaz, hezkuntzaz eta udal batzuetako memoria webguneaz galdetuko dio Jaurlaritzari. 09:30etik aurrera, zuzenean jarraitu ahal izango da EITB.eus-en. 

- Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia: Gaur hasi eta apirilaren 28ra arte, Donostiako Giza Eskubideen 20. Jaialdia egingo da. Aurtengo edizioa Estibaliz Urresola laudioar zinemagilearen lehen film luzeak, "20.000 especies de abejas", irekiko du. 19:30ean, Carmen Castillo txiletar zinemagileak jasoko du jaialdiko sari berezia, Victoria Eugenia Antzokian, Zinemaldiaren inaugurazio saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Langabezia 2024 Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Alderdi politikoak bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Eustat Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko albisteak