Gizartea -
Operazioa
38 pertsona atxilotu dituzte, iruzur telefonikoa egiteagatik
Guardia Zibilak hiru lagun Lizarran (Nafarroa) atxilotu ditu, iruzur telefoniko horretan parte hartzea egotzita. Bartzelonan, Lleidan, Huescan, Valentzian eta Errioxan ere egin dituzte atxiloketak.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 38 pertsona atxilotu ditu gaur Bartzelonan, Lleidan, Huescan, Valentzian, Errioxan eta Nafarroan, 1,5 milioi euroko iruzur telefonikoaren aurkako operazioan.
Atxilotuek Interneten bidez lortutako pertsonen izenak erabiltzen zituzten, telefonia kontratuak egin ahal izateko, gaur Oscar Esteban komandanteak jakinarazi duenez. Nafarroan jasotako salaketetan oinarritu dute ikerketa.
Bartzelonan 12 lagun atxilotu dituzte, 8 Errioxan, 4 Lleidan, 2 Huescan, 9 Valentzian eta hiru Lizarran (Nafarroa). Atxilotuen adina 16 urteetatik 56 urteetara doa, Poliziaren arabera. Atxilotuetatik sei espainiarrak dira, 21 errumaniarrak, 9 pakistandar eta bi hindu.