Gizartea -

25.000 liberako saria

Polizia familia britainiar baten hiltzailearen bila ari da Espainian

Espainiako eta Britainia Handiko Poliziek laguntza eskatu diete herritarrei, britainiar familia bateko lau kideren hiltzailea atxilotzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako eta Britainia Handiko Poliziek laguntza eskatu diete herritarrei, Anxiang Du britainiar familia bateko lau kideren hiltzailea atxilotzeko.

Hilketa 2011ko apirilaren 29an izan zen, Northamptonshire herri britainiarrean. Ikerketen arabera, 53 urteko Anxiang Dunek Ding sendiko lau kideak hil zituen: gurasoak eta 12 eta 18 urteko bi alabak.

Ikertzaileen aburuz, hiltzailea Espainia hegoaldean edo Maroko iparraldean egon daiteke eta, hortaz, arreta berezia eskatu diete Algecirasetik Tangerrera doan ferrya erabiliko duten herritarrei.

Britainia Handiko hedabideek eskaini duten informazioaren arabera, Polizia britainiarrak 25.000 librako saria eskaini du.

Segurtasun indarrek informazioa eskaini dezaketen herritarrentzako telefono batzuk jarri ditu. Espainiatik deituz gero 900 555 111 telefonora hots egin behar da eta 0800 555 111 da Erresuma Batutik deitzen dutenek erabili behar duten zenbakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea