Gizartea -

Golardoa

Chernobileko umeak elkarteak 'Lan Onari' saria jasoko du

Eusko Jaurlaritzaren Golardoak pertsonek eta erakundeek ekintza zehatz bati eskainitako denbora eta esfortzua saritzen ditu.

Lehendakaria, Txernobilgo umeekin. Argazkia: EITB
Lehendakaria, Txernobilgo umeekin. Argazkia: EITB
Lehendakariak harrera egin die Txernobilgo umeei

00:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1986ko Txernobileko istripu nuklearrak kaltetutako haurrak Euskadira ekartzen dituen Chernobileko umeak elkarteak "Lan Onari" saria jasoko du. Eusko Jaurlaritzaren Golardoak pertsonek eta erakundeek ekintza zehatz bati eskainitako denbora eta esfortzua saritzen ditu.

Gaur, Patxi Lopez lehendakariak harrera egin die uda honetan euskal sendiengana etorri diren Txernobilgo umeei.

Aurten, umeak Euskadira etortzeko lanean aritzen diren elkarteek 400 haur etortzea lortu dute.

Kutsatu gabeko gune batean igarotzen dituzten hilabeteei esker, sistema inmunologikoa eta, orokorrean, osasuna, sendatzeko aukera izaten dute.

Ekitaldia Ajuria Enea Jauregian izan da eta lehendakariak Madres de Niños de Chernobil eta Juntos por la Vida elkarteei ere diploma bana eman die, Txerobilgo umeengatik egiten duten lanagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea