Gizartea -
Bart gauean
Bi adineko zauritu dira Bilbon, sute batean
Sutea Bilboko Deustu auzoan izan da. Adinekoen etxeko telebista hondatu egin da eta su hartu du.
Erredakzioa
Bi adineko zauritu dira eta ospitalera eraman behar izan dituzte, Bilboko Deustu auzoko etxe batean izan den sute batengatik.
Herrizaingo sailak azaldu duenez, sutea 23:40 aldera hasi da, Ramon y Cajal kalean. Dirudienez, adinekoen etxeko egongelan zegoen telebista hondatu egin da eta su hartu du.
Etxebizitzaren jabeak, 84 urteko gizon bat eta 78 urteko emakume bat, Basurtuko ospitalera eraman dituzte.
Bertaratu egin diren agenteek eta suhiltzaileek inguruko etxeak ere hustu behar izan dituzte suteak eragin duen kearengatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea