Gizartea -
Frantzia
Hainbat milioi euro lapurtu dituzte armaz Parisko bitxi-denda batean
Hiru gizonek lapurreta egin dute Bulgari bitxi-dendan, Frantziako hiriburuko Vendome plazan.
Agentziak | EITB Media
Hiru gizonek lapurreta egin dute larunbat honetan Paris erdialdeko luxuzko bitxi-denda batean, Vendome plaza ospetsuan, eta hainbat milioi euroko harrapakina eraman dute.
Justizia Ministeriotik ehun bat metrora dagoen Bulgari bitxi-dendako lapurreta 13:45 aldera gertatu da, eta lapurrek aurrean aparkatuta zeuden bi motor erabili dituzte ihes egiteko, Actu 17 hedabideak adierazi duenez.
Horietako bat, arma luze batekin, kanpoan geratu da, eta beste biak dendan sartu dira lapurreta egiteko.
Poliziak ezin izan du ihes egitea saihestu, eta ikerketa abiatu du talde antolatuan armaz lapurtzeagatik.
Establezimendu horri berari beste lapurreta bat egin zioten 2021eko irailean.