Gizartea -

Papua Ginea Berrian

Zazpi pertsona jan zituen sekta bateko 29 kide atxilotu dituzte

Papuar prentsaren arabera, sekta kanibal hori lau gizon eta hiru emakumeren heriotzen arduraduna da, gorpuak sorginkeria errituetarako erabili baitzituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Papua Ginea Berriko sekta kanibal bateko 29 kide atxilotu dituzte 7 pertsona hil eta beraien gorpuak jatea egotzi ostean. Papuar prentsak gorpu horiek magia beltzeko erritualak egiteko erabili ohi zituztela azaldu du. Daniel Kapen Polizia nagusiak “The National” egunkariari azaldutakoaren arabera, atxilotuetakoen artean 13 urteko gazte bat eta ipar-ekialdeko kostaldeko herri bateko irakasle bat daude.

Gorputz-adarrak moztuta zituen gorpu bat aurkitu eta astebetera, sarekada egin zuten bart Biam herrian, baina tribuko buruak eta beste bi kidek ihes egitea lortu zuten, Poliziaren esanetan.

Sorginkeria errituak Sekta kanibal hori lau gizon eta hiru emakumeren heriotzaren arduraduna da, hildakoen gorpuak sorginkeria errituetarako erabili baitzituzten. Ohitura hori nahiko ohikoa da Papuako urrutiko eskualdeetan bizi diren tribuen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea