Gizartea -

LEHORTEA EUROPAN

Ura babesteko "irtenbide miragarririk" ez dagoela uste dute EBko zientzialariek

Zehaztasunezko nekazaritza, gatzgabetzea eta naturan oinarritutako irtenbideen alde egiten dute zientzialariek. "Baso osasuntsua baduzu, lurzoru osasuntsua izango duzu. Hezeguneak babesten badituzu, horiek lehorteen eta uholdeen aurkako moteltzaile natural gisa funtzionatuko dute", diote JRCn.

Ibai Eder urtegia, Azpeitian (Gipuzkoa). Argazkia: Josune Ugarte Epelde
Ibai Eder urtegia, Azpeitian (Gipuzkoa). Argazkia: Josune Ugarte Epelde
Ibai Eder urtegia, Azpeitian (Gipuzkoa). Argazkia: Josune Ugarte Epelde

EFE | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri-faltak eta Europako hegoaldea nozitzen ari den tenperatura altuek Mediterraneo inguruko kudeaketa hidrikoari buruzko eztabaida lehen lerrora ekarri dute. Bereziki nabarmena izango da aldaketa klimatikoa eremu horretan eta Europar Batasuneko (EB) zientzialariak ura babesteko aukeren bila ari dira, "irtenbide miragarririk" ez dagoela jakinda.

Europar Europar Batasunari etorkizuneko ur-politikak diseinatzen laguntzeko, Ikerketa Komuneko Zentroan (JRC) lanean ari dira hainbat zientzialari Ispran (Italia), azterketak egin eta datu zein adierazleak zehazteko. "Ez dago irtenbide miragarririk, ezin dugu konplexutasun eta intentsitate horretako arazo bat urte bakarrean konpondu. Irtenbide sorta bat aplikatu beharko da; denborarekin, urarentzako erresilientzia sortuko dutenak", adierazi die kazetariei JRC Zentroko zientzialari batek, euren lana erakusteko antolatutako bisitan.

Europar Batasuna osatzen duten lurraldeen laurden bat alerta-fasean dago gaur egun lehortea dela eta. JRCren azterketen arabera, izan ere, Europako azken 500 urteetako urterik beroena izan da 2022a.

Martxoko txosten batean, zentroak ohartarazi zuen Espainian, Frantzian eta Italiako iparraldean euri eskasia dagoela, eta "kezkatuta" agertu ziren lehorteak gehien kaltetutako bi sektoreetako ur-hornidura dela eta: nekazaritza eta energia-ekoizpena, zentral hidroelektrikoetan duen eragina kontuan izanda.

Zientzialariek uste dute arriskuan dauden eremuetan nekazaritza praktikatzeko baldintzak are gehiago zailtzen badira, agintariek neurriak hartu beharko dituztela.

cosecha de trigo. Foto: EITB

cosecha de trigo. Foto: EITB

Zehaztasunezko nekazaritza, gatzgabetzea eta naturan oinarritutako irtenbideak

Batetik, "inbertsio gehiago" proposatzen dituzte zehaztasunezko nekazaritza bultzatzeko eta, adibidez, tanta-jario bidezko erregadioa bezalako aurrezte teknikak zabaltzeko. Uraren kudeaketan aditu den zientzialariak, era berean, ekonomikoki errentagarriak diren eta tokian tokiko beharrei erantzuten dieten irtenbideen alde egiten du.

Gatzgabetzearen aldeko apostua ere egiten dute -prozesu garestiagoa den eta kostaldeko zonaldeetarako bakarrik balio duen arren- baita uraren birziklatzearen aldekoa ere; baina, batez ere, "naturan oinarritutako irtenbideak" defendatzen dituzte: "ekosistemetan esku hartzea, uraren fluxua eta lurzoruaren hezetasuna zaintzeko". 

"Baso osasuntsua baduzu, lurzoru osasuntsua izango duzu. Hezeguneak babesten badituzu, horiek lehorteen eta uholdeen aurkako moteltzaile natural gisa funtzionatuko dute", diote JRCn, Bruselatik estrategia horiek bultzatu nahi dituztela nabarmenduz.

"Egoera kezkagarria da eta joera negatiboa da eta orain irtenbideak prestatu behar ditugu, hiriekin eta erregioekin gertuagoko lankidetza bultzatu eta sektore ezberdinekin enfoke anitzak bultzatu" adierazi du bisita horretan bertan Mariya Gabriel Europako Berrikuntza eta Ikerketa komisarioak.

Zure interesekoak izan daitezke:
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ura Lehortea