Gizartea -

Nafarroa

Sute bana izan da Iruñean eta Tuteran, eta lau pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eta Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte kea arnastu duten pertsonak.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Iruñeko eta Tuterako bi etxebizitzatan izandako bi suteren ondorioz, lau pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

SOS Nafarroak sare sozialetan jakinarazi duenez, Iruñeko etxebizitza batean piztutako sutearen ondorioz, bi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Bestalde, Tuteran, beste bi pertsona Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte, etxebizitza batean sute bat piztu ostean kea arnastu baitute. Suhiltzaileak, anbulantziak eta Udaltzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Euskal hiriburuak Gaurko albisteak Nafarroan Tutera Suteak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa