Gizartea -
Altxor Publikoa
Altxorrak 3.000 milioi saldu ditu bonuetan, baina interesa igota
Zor jaulkipenaren errentagarritasuna % 6,5etik gora kokatu behar izan du.
Erredakzioa
Altxor Publikoak aurreikuspenak gainditu ditu eta 3.000,72 milioi euro saldu ditu zor-jaulkipenean. Hala ere, errentagarritasuna igo behar izan du dena saltzeko eta interesa % 6,505eraino igo da.
Altxorrak 2.000 eta 3.000 milioi euro artean saltzeko itxaropena zuen. Gainera, eskaria 7.800 milioira iritsi da ia.
Saldutako bonuen gehiengoa, 1.238'76 milioi euro, % 4ko kupoiak dira eta 2015ko uztailaren 30eko epemuga dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea