Gizartea -
Trafikoa
Auto ilara luzeak eragin ditu istripu batek A-8 autobidean, Bilbo parean
09:15 inguruan bukatu dira auto ilarak. Ezbeharrean ez da inor zauritu.
EITB MEDIA
Auto ilara luzeak sortu dira goizeko lehen orduan A-8 autobidean, Bilbo parean, istripu baten ondorioz. Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 07:30ean gertatu da bost ibilgailuren arteko istripua, Galdakaora bidean.
08:30ean, bost kilometroko auto ilarak zeuden, baina 09:15 aldera trafikoak normaltasuna berreskuratu du.
Ezbeharrean ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea