Gizartea -

Beste 10 inputatu

34 pertsona atxilotuta, ondasun eta faltsifikazio delituengatik

Urtebetetik gora ikertu ondoren, Guardia Zibilak EAEn eta Kantabrian jarduten zuen talde antolatu baten berri izan zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak, batez ere Estatuko iparraldean, ondasunen aurkako eta dokumentazio faltsifikazio delituetan jarduten zuten 34 pertsona atxilotu eta beste 10 inputatu ditu. Bizkaian izan dira atxiloketa gehienak, 25 atxilotu baitituzte. Horrez gain, beste bi pertsona inputatu dituzte EAEn.

Villarcayoko (Burgos) Epaitegiak zuzendutako “Palillo” operazioa probintzia horretan metalurgia sektorean indarrez egindako bi lapurreten ondorioz abiatu zen. Urte betez iraun zuen ikerketaren ondorioz, Guardia Zibilak EAEn eta Kantabrian jarduten zuen talde antolatu baten berri izan zuen.

Guztira, 34 atxiloketa gauzatu dira Euskadi eta Kantabrian. Atxilotuetako 5 espainiarrak dira, 2 bolibiarrak, eta beste 27 errumaniarrak. Euskadin, polizi-agenteek 25 pertsona atxilotu dituzte, guztiak Bizkaian, zehazki 5 Bilbon, 12 Barakaldon, 5 Trapagan eta 2 Santurtzin. Horrez gain, beste pertsona bi inputatu dituzte Trapagan.

Nortasun faltsuak

Taldea adar ezberdinetan zatitzen zen. Horrela, horietako bat “enkarguzko” dokumentuak faltsifikatzeaz arduratzen zen, etxebizitza bat alokatzeko kaudimena erakusteko soldata orriak egiteaz hasita, aurrekari polizialak dituen pertsona batentzako nortasun agiri “garbi” bat egitera arte.

Beste adarretako bat  telefono txartelak faltsutzeaz arduratzen zen. Txartel faltsu horiekin Interneteko lineen altak eskatu edota konpainiaz aldatzeko eskaerak egiten zituzten, era horretan gama altuko mugikorrak zein ordenagailu eramangarriak lortuz. Horrez gain, inoiz itzultzen ez zituzten maileguak eskatzen zizkieten kreditu entitateei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea