Gizartea -

Bizkaia

Gizon baten gorpua erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean

Herritar batek 04:00ak aldera jakinarazi du pertsona bat zegoela uretan. Gorpua Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute.

Bilboko itsasadarraren artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB Media
Bilboko itsasadarraren artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB Media
Bilboko itsasadarraren artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek gizonezko baten gorpua erreskatatu dute gaur goizaldean Bilboko itsasadarrean, Euskalduna Jauregiaren parean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, herritar batek goizeko laurak aldera jakinarazi du pertsona bat uretan zegoela. Ingurua arakatu ostean, suhiltzaileek gorpua aurkitu dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Gorpua Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Itsasadarra Zer gertatzen ari da Bilbon? Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Itotzeak