Gizartea -
salaketa
Francis Montesinos jostuna atxilotu dute adin txikiko bati sexu erasoa egitea leporatuta
Jostun valentziarra aske utzi dute ordu batzuk geroago, kasua ikertzen ari den epaileak noiz deituko zain.
AGENTZIAK | EITB Media
Francis Montesinos jostun valentziarra atxilotu dute gaur goizean Lliria (Valentzia) udalerriko bere etxean, adin txikiko bati sexu erasoa egitea egotzita. Ordu batzuk geroago, aske utzi dute, kasua ikertzen ari den epaileak noiz deituko zain.
Guardia Zibilak iaz abiatu zuten ikerketa, bere etxean lapurreta egin zutela eta estortsioa egin ziotela salatu zuenean.
Salaketaren arabera, gazte batek dirua eskatu zion diseinatzailearen irudi konprometitu batzuk ez zabaltzearen truke.
Hala ere, egindako ikerketaren ondorioz, Guardia Zibilak horren atxiloketa justifikatzen duten ebidentziak lortu omen ditu.