Gizartea -
Iruñea
"Instante", aurtengo sanferminak iragarriko dituen kartela
Raul Lopez Martinen irudiak botoen % 30,7 lortu ditu (1913 boto, guztira).
EITB MEDIA
Raul Lopez Martinen "Instante" kartelak iragarriko ditu 2023ko sanferminak. Hamar finalistei emandako 6.242 bozetako 1.913 jaso ditu kartel irabazleak, alegia, botoen % 30,7. Hamahiru eguneko epea izan dute iruindarrek bozkatzeko, apirilaren 20tik maiatzaren 2ra.
Entzierro bateko irudia jasotzen du kartelak, kolore gorria eta beltza nagusi dituela.
Gaur bertan eman dute ezagutzera aurtengo irabazlea, Iruñeko udaletxean egindako ekitaldian. Enrique Maya alkateak eta kartel irabazlearen egileak eman dute berria.
Arte Ederretan lizentziaduna, Lizarran bizi da Lopez, sei urte zituenetik, jaiotzez barakaldarra bada ere.
Hauek izan dira aurtengo hamar finalistak.