Gizartea -

eLankidetza

Jaurlaritzak 34 milioi euro bideratuko ditu aurten lankidetza proiektuak diruz laguntzeko

EAEko gobernuz kanpoko erakundeek garapenerako lankidetzako proiektuak (aurrekontuaren % 80), garapen produktiboko ekimenak eta gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak aurkeztu ahalko dituzte. Iazkoarekin alderatuta, bi milioi gehiago gorde ditu aurten Jaurlaritzak.

Funtsen % 10 emakumeak ahalduntzeko helburua duten proiektuentzat gordeko dira.
Emakumeak Bolivian.
Funtsen % 10 emakumeak ahalduntzeko helburua duten proiektuentzat gordeko dira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, 34 milioi euro bideratuko ditu aurten lankidetza proiektuak garatzeko

Dirulaguntza programa gaur onartu du Jaurlaritzak, gobernu bileran. Iazkoarekin alderatuta, bi milioi gehiago gorde dituzte 2023an. Laguntzen deialdia maiatzaren bukaeran argitaratuko dute, eta gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) hilabeteko epea izango dute proiektuak aurkezteko. 

Aurreko urteetan bezala, garapenerako lankidetzako proiektuetara bideratuko da aurrekontuaren zatirik handiena, ia % 80, hots, 27,6 milioi. Helburua da pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzea eta hegoaldeko herrialdeetan ahalduntze prozesuak indartzea. Gainera, Euskal Agentziak funtsen % 20 Saharaz hegoaldeko Afrikan gauzatzeko proiektuetarako gordeko ditu, eta % 10 emakumeen ahalduntzea eta genero desberdintasunak ezabatzeko ekimenetarako.

Garapen produktiboko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuak sustatzeko partida 1,2 milioikoa izango da. Azkenik, aurten gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako aurrekontua handitzea ebatzi du Jaurlaritzak (5,2 milioi euro). Ekimenok Euskadin egingo dira, eta euskal herritarren elkartasuna bultzatzeko eta beste errealitate batzuk ezagutarazteko izango dira.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Feminismoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Dirulaguntzak gaur