Ume lapurtuak -

Haur lapurtuak

Mendia: 'Nahiz eta ikerketan sakondu, ez dago inputazio berririk'

Orain arte kasu horrekin zerikusia duten bi inputazio egin dira, biak Bizkaian.

Idoia Mendia sailburua. Efe
Idoia Mendia sailburua. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ume lapurtuen adopzio irregularren auzian ikerketa “sakona” burutu ostean, inputazio berririk egin ez direla esan du Idoia Mendia Justizia sailburuak. Horrez gain, hurrengo hilabeteetan gai horrekin zerikusirik izan dezaketen inputazio gehiago egingo ez direla ohartarazi du.

SOS Lapurtutako Umeak euskal elkartea eta sailburua Eusko Jaurlaritzaren egoitzan batu dira, gobernuak horrelako kasuak argitzeko sortu zuen komisioan. Komisioan Justizia, Osasun eta Barne sailek partehartzen dute. Batzarraren bukaeran, atzo Juan Calparsoro EAEko Fiskal Nagusiarekin batu zela aitortu zuen Mendiak. Bilera horren helburua haur lapurtuen auzian jarritako salaketak nola dihoazten ezagutzea zen.

40 salaketa urte honetan

Orain arte kasu horrekin zerikusia duten bi inputazio egin dira, biak Bizkaian.

Bilera bitartean, Eusko Jaurlaritzak azken sei hilabeteetan egindako lanaren balantze bat egin du. Epe horretan, Biktimen Atentziorako Zerbitzuak 70 elkarrizketa egin ditu, eta epe berean, Ertzaintzak 1950 eta 1993 urteren artean egindako lapurreten inguruko 40 salaketa jaso ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea