Gizartea -
Akziodunen erabakia
Banestok ez du Mario Conderen aurka epaitegietan egingo
Ezohiko biltzarrak onartu du presidente ohiaren kontra egiteko aspaldiko erabakia baliogabetzea eta, honenbestez, Conderen aurka ez egitea. Condek kargua utzi ondoren 3.636 miloiko zorra zuen bankuak.
Erredakzioa
Banesto esku hartu zutenetik ia 20 urte bete diren honetan, akziodunen ezohiko batzordeak historiaren aldi horri amaiera eman eta, aspaldi, Mario Conde presidente ohiaren eta bere taldearen kontra egiteko hartu zuen erabakia baliogabetzea erabaki du.
Zuzendaritzako egungo taldeak akziodunei erabakitzeko aukera eman die, uste baitu Conde eta haren kolaboratzaileen kontrako prozesuak amaituta egonda, ez duela zentzurik aukera hori zabalik izatea.
Banestok 1993an izan zuen orain arte Espainiako finantza sistemari inoiz egindako erreskaterik garrantzitsuena bezala ezagutzen zena, Espainiako Bankuak esku hartu ondoren.
Esku-hartzearen ondoren, agerian geratu zen bankuak 3.636 milioi euroko zorra zuela, Mario Condek eta bere taldeak zuzendaritzan izanaren ondorio.