Gizartea -
Hezkuntza
Astelehenean irekiko da Hezkuntza Bereziko lan eskaintzarako izena emateko epea
Deialdi honek 520 lanpostu finko eskainiko ditu. Lanpostuen artean, Hezkuntza Laguntzarako espezialista lanpostuak izango du eskantzarik zabalena: 476 plaza.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hezkuntza Sailak datorren astelehenean irekiko du Hezkuntza Bereziko merezimendu lehiaketaren lan eskaintzarako eskabideak aurkezteko epea. Deialdi honek 520 lanpostu finko eskainiko ditu.
Dokumenazioa aurkezteko epea maiatzaren 15ean, astelehenean, zabalduko da eta ekainaren 9an itxiko da. Inskripzio horiek guztiak internet bitartez egin beharko dira, Hezigunea ataritik.
Honela banatuko dira lanpostuen eskaintza:
- Hezkuntza Laguntzarako espezialista: 47
- Zeinu-hizkuntzako interpretea: 14
- Fisioterapeuta: 13
- Terapeuta okupazionala: 10
- Transkribatzaile materiala: 4
- Gizarte langilea: 3