Gizartea -
15. edizioa
Esklerosia duten gaixoen aldeko bainu solidarioa, euskal hondartzetan
Euskadik "Busti zaitez" izeneko kanpainaren 15. edizioa ospatu du igande honetan, esklerosia ezagutzera emateko eta honi aurre egiteko dirua biltzeko helburuz.
Erredakzioa
Esklerosi Anizkoitza herritarrei ezagutzera emateko "Busti zaitez" izeneko kanpainaren 15. edizioa ospatu dute igande honetan euskal hondartzetan. Horrela, 82 hondartza eta igerilekutan 90.000 euskaldun inguru bildu dira bainu solidario bat hartzeko.
Getxoko Ereaga hondartzanEsklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatzen du "Busti zaitez!" kanpaina, gizartea gaixotasun horren gainean sentsibilizatzeko, eta esklerosia ezagutzera ematea eta gaixotasuna ikertzeko dirua biltzea ditu helburu.
Esklerosi anizkoitza bereziki gazteei eragiten dien endekapenezko gaixotasun neurologiko sendaezina da, eta Euskadin 2.200 pertsonak dute.