Gizartea -
Ikerketa
Kokaina-trafikatzaileen sare bat desegin dute Gasteizen
Halaber, zazpi lagun atxilotu eta 2,5 kilo kokaina atzeman ditu Ertzaintzak.
Erredakzioa
Araban kokaina banatzen zuen sare bat desegin du Ertzaintzak. Operazio honetan, zazpi lagun atxilotu dituzte Gasteizen, eta 2,5 kilo kokaina atzeman dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ikerketa duela hilabete batzuk abiatu zuen Ertzaintzak, Araban eta inguruko Autonomia Erkidegoetan kokaina banatzen zuen talde baten berri izatean.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atxilotuek segurtasun etxebizitza bat zuten, eta bertan droga manipulatzen eta gordetzen zuten. Ostiralean izan dira atxiloketak Gasteizen, lau gizonezko eta hiru emakumezko, gehienak haien artean senitartekoak izanda.
Datozen orduetan, Poliziak izapideak amaituta, atxilotuak epailearen aurrera eramango dituzte.