Gizartea -

Asturias

12 urteko bi ahizpa biki hil dira Oviedon, argi-patio batetik behera erorita

Ezbeharra ostiral goizean jazo da, 09:30 aldera. Ikertzaileek baztertu egin dute beste inoren esku-hartzea oraindik argitu behar duten gertaera tragiko horretan.

12 urteko bi ahizpa-biki hil dira Oviedon, argi-patio batetik behera erorita
12 urteko bi ahizpa-biki hil dira Oviedon, argi-patio batetik behera erorita
12 urteko bi neskato hil dira Oviedon patio batera erorita

0:28

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 urteko bi neskato, ahizpa bikiak, hil dira ostiral honetan Oviedoko eraikin bateko argi-patiotik behera erorita, Espainiako Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.

Ezbeharra ostiral goizean jazo da, 09:30 aldera, Asturiasko hiriburuko Facetos kaleko eraikin batean.

Polizia judizialeko eta zientifikoko agenteak bertaratu dira, gertatutakoa ikertzeko.

Baztertu egin dute beste inork esku hartu izana

Ikertzaileek baztertu egin dute beste inoren esku-hartzerik egotea horren atzean, gertaera tragiko horri buruzko informazio guztia biltzen duten bitartean.

"Lehen egiaztapenak egiten ari gara, oraindik ezin ditugu datu guztiak frogatutzat eman", esan du ikerketaren arduradunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nerabezaroa albisteak Asturias