Gizartea -

Arrazakeria futbolean

Fiskaltzak ikerketa abiatu du ustezko gorroto delituagatik, Viniciusen aurkako irainengatik

Real Madrilek salaketa aurkeztu zuen Fiskaltzaren aurrean, igandean Valentziaren aurkako partidan jokalari brasildarrari irain arrazistak egin zizkiotela argudiatuta.

Vinicius jokalaria, atzoko partidan. Argazkia: EFE
Vinicius jokalaria, atzoko partidan. Argazkia: EFE
Vinicius jokalaria, atzoko partidan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentziako Fiskaltzak ikerketa hasi du Vinicius Real Madrileko jokalariari atzo Mestallan jokatutako partidan egindako irainengatik, gorroto delitua egon den argitzeko, Estatuko Fiskaltza Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez.

Susana Gisbert Valentziako Probintzia Fiskaltzako gorroto delituen fiskal delegatuak EFE albiste agentziari azaldu dionez, atzo Mestallan gertatutakoaren berri izan ostean eta Ministerio Publikoak hala ebatzita hartu dute erabakia. Oraingoz, Ministerio Publikoak ez du salaketarik izapidetu.

Orain egin beharreko izapidea, gaineratu duenez, gertatutakoari buruzko informazioa eskura dauden iturri guztietatik biltzea izango da, sare sozialetan argitaratutako bideoak, poliziaren balizko informazioa eta partidako arbitroaren akta barne, besteak beste.

Aurretik, Real Madrilek ohar baten bidez jakinarazi zuen Estatuko Fiskaltza Nagusira joko zuela, akusazio partikular gisa, Fiskaltzaren aurrean gorroto eta diskriminazio delituak salatu ostean, Vinicius Junior brasildarraren aurka Mestallan izandako gertakariak iker ditzaten.

Ricardo de Burgos Bengoetxea epaileak Mestallan Valentziak eta Real Madrilek jokatutako partidaren aktan jaso zuenez, "ikusle batek" Vinicius Junior brasildarrari "tximino, tximino" oihukatu zion, eta arrazismo protokoloa aktibatu zuen horregatik. Hala, zelaiko ordezkariari jakinarazi zioten, megafonia bidez abisua eman zezan.

Zortzi minutu inguru eten zuten partida, harik eta estadioko megafoniatik iragarpen hori egin zuten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola estatuko azken ordukoa Kirol-albisteak gaur Delituak azken ordukoa Arrazismoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Real Madril albisteak Valentzia gaur