Gizartea -

Hezkuntza

Uztaila arazoak dituzten ikasleentzat bideratu dezake Hezkuntza Sailak

“Uztaila errendimendu arazoak dituzten ikasleentzat laguntza eta babesa emateko garaia izan daitekeela uste dugu, hortaz, mahai gainean dugun aukeretako bat da”, esan du Gomendiok

Umeak eta irakasleak eskolan. Efe
Umeak eta irakasleak eskolan. Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Montserrat Gomendio Hezkuntzarako Estatu Idazkariak esan duenez, uztaila errendimendu arazo gehien dituzten ikasleek errefortsu akademiko bat jaso dezaten garai ona izan daitekeen aztertzen ari da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeritza.

“Uztaila errendimendu arazoak dituzten ikasleentzat laguntza eta babesa emateko garaia izan daitekeela uste dugu, hortaz, mahai gainean dugun aukeretako bat da” esan du Gomendiok Telemadrid-en.

Idazkariak Espainiako hezkuntza sistemaren zurruntasuna kritikatu du, ikasle guztiek bide berdina jarraitu behar dutelako. Gainera, malgutasun gehiago duten herrialdeetan emaitzak hobeagoak direla azpimarratu du Gomendiok.

Irakasleriak “ez du motibaziorik "

Gomendioren ustez irakasleria da hezkuntza erreforma guztiaren ardatza, “horregatik, ikasleek maila on bat izateko irakasleriak maila on bat izatea" ezinbestekotzat jotzen du.

“Oso egoera zail batean lanean ari den eta motibaziorik gabe dagoen irakasleria bat daukagu, eta hori ikasleengan isladatzen da. Gure helburua ahalik eta ikasle gehienen emaitzak hobetzea eta irakasleak motibaturik egotea da, horrela ikasleekiko exigentzia maila handituz”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea