Gizartea -

Burgos

Adingabe bat larri zauritu da Burgosen 10. solairutik erorita

17 urteko mutila Burgosko Ospitalera eraman dute. Espainiako Poliziak ikerketa zabaldu du, eta ez du hipotesirik baztertu.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko mutil bat larri zauritu zen atzo arratsaldean Burgosen, etxebizitza bateko 10. solairutik behera erorita. Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. 

Espainiako Poliziak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko, eta ez du hipotesirik baztertu

Larrialdi zerbitzuek 19:30ean jaso zuten gertakariaren berri. Burgosko suhiltzaileak, hiru anbulantzia eta Espainiako Poliziaren eta Udaltzaingoaren hainbat patruila bertaratu ziren. 

Adingabea patio estu batetik amildu zen, eta bertan zeuden elementuek eta etxebizitzaren azpialdean zegoen teilatutxoak erorikoa apaldu zuten. 

Suhiltzaileek ordu erdi behar izan zuten erreskatatzeko, eta, bertatik ateratakoan, Burgosko Ospitalera eraman zuten, larri zaurituta. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Burgos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak