Gizartea -

Bahiketa

Frantziako eskolako bahitzailea atxilotu dute

Atxiloketa RAID Poliziaren elite taldearen eta gaztearen artean ezarritako negoziazioei esker egin da, iturri polizialek operazio bukaeran azaldu dutenez.

Frantziako eskolako bahitzailea atxilotu dute

00:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia frantsesak Paris inguruko Vitryko herrian gertatu den bahiketaren arduraduna atxilotu du. Gaztea eskola batera sartu eta gurasoetako bat bahitu du, nahiz eta 11:30ak aldera aske geratu den.

Atxiloketa RAID Poliziaren elite taldeak eta gaztearen artean ezarritako negoziazioei esker egin da, iturri polizialek operazio bukaeran azaldu dutenez.

Gertakaria goizeko zazpiak aldera hasi da, eta ordu batzuk geroago RAID polizia frantsesaren elite taldeak gaztearekin kontaktuan jartzea lortu du. Iturrien arabera, gaztea “guztiz erotuta” dago, eta horrek negoziazioak zaildu egiten ditu.

Operazioan 300 agente ari dira parte hartzen, eta eskola inguruko eraikinak uztu dituzte. Horrez gain, segurtasun perimetro bat ezarri dute herritarren segurtasuna babesteko asmoz.Iturrien arabera gazteak bi arma ditu, eta nahiz eta oraindik gaztearen motibazioak jakin ez, agenteek bera erahil dezaten nahi duela azaldu omen du.

Bahiketa sukurtsal batean

Gertakari hori Okzitaniako Tolosako banku sukurtsal batean bahiketa izan eta hilabete batera gertatu da. Al Kaidako kide zela esan zuen gizon batek lau pertsona bahitu zituen orduan.

Egun hartan Polizia Nazionalaren Operazio Taldearen laguntza behar izan zuten.  Dena den, bahiketa hasi eta ordu gutxi batzuetara 26 urteko gizona atxilotu eta bere gain zituen 4 bahituak askatzea lortu zuten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea