Gizartea -

Bizkaia

6 urteko espetxe-zigorra Zornotzan bikotekide ohia labanaz hiltzen saiatu zen gizonarentzat

Auzitegi Gorenak atzera bota du akusatuak jarritako helegitea, eta osorik beteko du zigorra. Gainera, biktimari 6.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio, erantzukizun zibilagatik.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak atzera bota du Zornotzan bikotekide ohia labana batekin hiltzen saiatu zen gizonaren helegitea. Ondorioz, akusatuak sei urte eta hilabete bateko espetxe-zigorra bete beharko du. Labana batekin hiltzen saiatzeaz gain, gizonak 384 telefono-dei egin zizkion biktimari, beldurrarazteko.

Horrenbestez, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 2022ko ekainean ezarritako zigorrak berretsi ditu Auzitegi Gorenak. Kartzela-zigorra betetzeaz gain, akusatuak 6.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio biktimari, erantzukizun zibila dela-eta.

Giza hilketaren ahalegina egitea, tratu txarrak ematea eta kautelazko neurriak urratzea leporatuta zigortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Zornotza Auzitegi Gorena bideoak Delituak albisteak Epaiketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Durangaldea gaur