Gizartea -
Trafiko istripua
Motor gidari bat hil da Leaburun izandako trafiko istripu batean
Ezbeharra 17:30ean gertatu da auto baten eta motor baten artean, GI-2135 errepidean, Leaburu parean eta Lekunberriko norantzan. Gidaria bertan hil da.
Agentziak | EITB Media
Motor gidari bat hil da larunbat arratsaldean GI-2135 errepidean Leaburu parean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Iturri honen arabera, auto baten eta motor baten artean gertatu da istripua, 17:30ean Lekunberriko norantzan.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira baina hil egin da motor gidaria.
Errepidea itxita egon da eta trafikoa desbideratu behar izan dute, baina 20:30ak inguruan zabaldu dute berriro.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea