Gizartea -

Getxo

Uztailaren 25era atzeratu dute Aixerrotako Paella Eguna

Hauteskunde orokorren deialdiaren berri izan ostean, bi egun atzeratu dute festa.

Hauteskunde orokorren osteko asteartean ospatuko dute Paella Eguna. Artxiboko argazkia: EITB Media
Hauteskunde orokorren osteko asteartean ospatuko dute Paella Eguna. Artxiboko argazkia: EITB Media
Hauteskunde orokorren osteko asteartean ospatuko dute Paella Eguna. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 23an zen ospatzekoa aurtengo Aixerrotako Paella Eguna, baina, egun horretarako hauteskunde orokorren deialdiaren berri izan ostean, 25era atzeratuko dutela iragarri du Getxoko Itxas Argia taldeak ostegun honetan.

Aukera ezaren aurrean, aurreko asteburura aurreratzekotan izan ziren egunotan, Santiago egunera alegia, baina hauteskunde egunaren osteko asteartea hautatu dute azkenean antolatzaileek Nazioarteko Paella Lehiaketa egiteko. Hala azaldu zuten atzo, Radio Euskadiko Boulevard saioan.

Gaur, ordea, sare sozialen bidez igorri dute azken erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia gaur Euskal herriak Getxo bideoak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Jaiak