Gizartea -
METRO BILBAO
Normaltasuna Bilboko metroan, matxura tekniko baten ondorioz atzerapenak izan ondoren
Matxura Indautxu eta San Inazio geltokien artean gertatu da eta tarte horretan trenbide bakarra egon da zabalik. 08:30erako arazoa konpondu dute.
EITB Media
Bilboko metroaren zerbitzuan, atzerapenak izan dira goizean goizetik, matxura tekniko bat tarteko.
Arazo teknikoaren ondorioz, trenbide bat itxi dute Indautxu eta San Ignazio artean, eta horrek atzerapenak eragin ditu sare osoan.
08:30erako konpondu dute matxura, eta, Metro Bilbaotik jakinarazi dutenez, maiztasunak pixkanaka-pixkanaka itzuli dira normaltasunera.