Gizartea -

Pobrezia

Eusko Jaurlaritzak 500.000 euro emango dizkio Caritasi 2012 urterako

Pobreziak jasan duen hedapenaren ondorioz, egoerak “gaindituta” daudela onartu du.

Caritas-en jantoki bat. Eitb
Caritas-en jantoki bat. Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak eta EAEko hiru elizbarrutietako Caritas-ek 500.000 euroko kolaborazio akordioa sinatu dute gaur. Hitzarmen horrek Euskadin zabaltzen ari diren pobrezia kasuak murriztea izango du helburu.

Akordioa Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietako sailburuaren eta Mikel Ruiz Euskadiko Caritas-eko zuzendariaren artean sinatu dute. Horri esker, Sailak 500.000 euroko diru-laguntza emango dio 2012. urterako, erakundearen harrera zerbitzuek kudeatu dezaten.

Sailburuak Jaurlaritzaren eta erakundearen arteko “kolaborazio bide” berria goraipatu du. Etorkizunean lankidetza indartzeko asmoa erakutsi du, “garai gogor hauetan pobreziaren aurka” borrokatzeko asmoa dutelako. “Familiak ez dira babesik gabe geratuko”, gaineratu du.

Gizarte lanaren garrantzia

Cáritas Euskadiko presidenteak, bere aldetik, bazterketa sozialaren aurka erakutsitako “babes sozialaren sistemaren balioa eta gizarte lanaren garrantzia” goraipatu du.

Bai elizbarrutiko erakundeak bai Zabaletak zuzendutako Sailak beharrezko informazioa aldatzeko konpromezua hartu dute. Konpromezu hori “pertsona guztiengana arreta eta laguntza heltzeko eta inolako bikoiztasunik ez gertatzeko” hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea