Gizartea -

Trafikoa

Motorrean zihoazen bi pertsona hil dira Beskoitzen, traktore baten kontra talka eginda

Ezbeharra larunbat arratsalde honetan jazo da, RD-936 errepidean, traktoreak eta motorrak talka egin dutenean. Hildakoek 45 eta 47 urte artean zituzten.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor batean zihoazen 45 eta 47 urteko bidaiari bi hil dira larunbat honetan Beskoitzen izandako trafiko-istripu batean, traktore baten kontra talka eginda, Sud Ouest kazetak jaso duenez.

Ezbeharra larunbat arratsalde honetan jazo da, RD-936 errepidean, traktoreak eta motorrak talka egin dutenean.

Suhiltzaileak arin bertaratu dira, eta hildakoak berpizten saiatu dira, baina haien heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin. Hildakoek 45 eta 47 urte artean zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iparraldea Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak