Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Ingurumenaren eguna, Zainketa Aringarrien Plana eta Arriaga Antzokiaren egitaraua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Bergarako Ubera erreka. Argazkia: Iñaki Zenitagoia
Bergarako Ubera erreka
Bergarako Ubera erreka. Argazkia: Iñaki Zenitagoia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: Nazio Batuen Erakundearen 1972ko abenduaren 15eko ebazpenetik dator izendapena. 1974tik ospatzen da, baina, ingurumenaren eguna ekainaren 5ean. Izan ere, egun horretan abiatu zuten, 1972an, Stockholmeko hitzaldia, ingurumenaren gaia ardatz hartuta.

Zainketa Aringarrien Plana: Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik Zainketa Aringarrien plan berria aurkeztuko du gaur, astelehenarekin, prentsaurrekoan.

- Arriaga Antzokiaren egitaraua: 2023-2024 denboraldian Bilboko Arriaga Antzokian egongo diren ikuskizunak aurkeztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Arriaga Antzokia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Ekologia gaur